Slide One

AHOLKULARITZA - PROYEKTUAK

OBRA - JARDUERA - EGITURAK - INSTALAZIOAK

Slide One
Slide Two

Esperientzia handia

PROIEKTUAK EGITEAN ETA OBRAK KUDEATZEAN

Slide Two
Slide Three

Proiektuaren kudeaketa integrala

DIZIPLINA ANITZEKO TEKNIKARIEN TALDEA

Slide Three
previous arrow
next arrow

AURKEZPENA

Diziplina anitzeko teknikari-talde batez osatuta, proiektuak egiten eta obrak kudeatzen esperientzia haundia daukagu. CTV INGENIERÍA-k industria, nekazaritzako elikagaien, ostalaritzaren eta merkataritzaren arloetan egiten du lan, batez ere.

Bezeroen asebetetzea da gure helburua. Horregatik, tratu pertsonalizatua eskaintzen dugu, haien beharrak aztertuz eta ideiak eta konponbideak emanez.

Gure ustez, proiektu baten arrakastaren gakoa haren kalitatea da. Ondo definitutako eta egindako proiektu on batek proiektua epeka eta kostu mugatuekin gauzatzea dakar. Horra hor proiektu bat arrakastara eramateko gakoa. Eta hori da gure balio erantsia; kalitatezko proiektuak.

OBRA ETA JARDUERA PROIEKTUAK

CTV INGENIERÍA hainbat sektoretako industriak eta jarduerak legeztatzearekin lotutako mota guztietako dokumentu teknikoak egiten ditu: industriakoak, nekazaritzako elikagaien sektorekoak, merkataritzakoak eta ostalaritzakoak.

Aurreproiektuak, xehetasun-azterketak, gauzatze-proiektuak, jarduera-proiektuak, memoriak, peritazioak, segurtasun eta osasun azterketak garatzen dira, eta diru-laguntzak edo laguntzak izapidetzen dira erakunde egokietan.

OBRAREN KUDEAKETA

Obraren kudeaketa funtsezkoa da proiektu bat arrakastara eramateko. Hori dela eta, CTV INGENIERÍA-n lan zorrotza egiten dugu aldez aurretik datuak biltzeko, planoak egiteko eta kostuak eta epeak zehazteko.

Abantaila bat dugu: gure proiektuak kalitatezkoak dira eta ondo definituta daude; beraz, proiektuaren zuzendaritza teknikoak lagunduko du proiektuaren arrakasta segurua lortzen.

EGITURAK ETA ZIMENDUAK KALKULATZEA

Egiturak diseinatzeko eta kalkulatzeko proiektu espezifikoak egiten dira. Egitura-kalkuluak egiteko hainbat programa ditugu, eta horiei esker, edozein tamainatako eraikuntza-egiturei aurre egin ahal diegu: familia bakarreko edo solairuarteko etxebizitza txikiak, industria-nabe handiak, merkataritza-eraikin osoak… Hainbat materialetako kalkuluak eman ditzakegu: zura, hormigoia eta altzairua, lotura soldatuak edo torlojutuak, bai eta kaltetutako egituren egiturazko indargarriak edo diseinuaren ezaugarriak aldatzen dituztenak ere.

Halaber, zimenduen (azalekoak nahiz sakonak) eta eustormen azterketak egiten dira.

INDUSTRIA-INSTALAZIOEN KALKULUAK

Hainbat motatako industria-instalazioen kalkuluak eta diseinuak egiten dira. Behe- eta erdi-tentsioko instalazio elektrikoak, suteen aurkako babes-instalazioak, aire konprimituko instalazioak, lurrun-instalazioak, saneamenduak, ur hotza eta beroa, hozteko eta girotzeko instalazioak, aireztatzeko instalazioak…

Gainera, CTV Ingeniaría-tik, eraginkorrak diren eta ingurumenaren gaineko eragina minimizatzen duten instalazioak diseinatzen ditugu. Halaber, instalazio zaharkituak eta eraginkortasun gutxikoak dituzten bezeroei aholkuak ematen dizkiegu instalazio horiek eguneratzeko egin behar dituzten aldaketetarako, energia aurrezten laguntzeko. Energia ikuskatzaileak gara industria plantetan.

Lan egiten dugun sektoreak

INDUSTRIA-SEKTORE

  • Makina-erremintaren industriak.
  • Logistikako zentroak.
  • Industria elektroniko.
  • Zuraren industriak.
  • Tailer mekanikoak.
  • Laborategiak.
  • Industria kimikoak.

NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN SEKTOREA

  • Hiltegiak eta zatitzeko gela.
  • Upeltegiak.
  • Aurrekozinatuen industria.
  • Esneki-industriak.
  • Abeltzaintza.
  • Kontserba eta arrantza industriak.
  • Izotz fabrikak.

MERKATARITZA ETA OSTALARITZA SEKTOREA

  • Jatetxeak, tabernak eta kafetegiak.
  • Hortz-klinikak.
  • Harategiak.
  • Okindegiak.
  • Mota guztietako saltokiak.

EGITURAK ETA INSTALAZIOAK

  • Jatetxeak, tabernak eta kafetegiak.
  • Hortz-klinikak.
  • Mota guztietako saltokiak.

BEZEROAK

Ingeniaritzaren sektorea etengabe ari da garatzen gaur egun eta sektore guztietan. CTV Ingeniería enpresatik bezeroa gidatzen eta aholkatzen dugu proiektua alderdi tekniko guztietan, epeetan eta kostuetan, arrakastara eramateko. Gure bezeroen konfiantzari esker, hazten jarraitzen dugu.

CTV Ingeniería-ren sorrera egitura sendo batean eta egiten jakitean oinarritzen da. Kualifikazio handiko profesionalek etengabe prestatzen dituzte enpresak txertatzen dituen hobekuntzak, merkaturatzea eta merkatuan bereiztea markatzen dutenak.

Berrikuntzaren aldeko apustu etengabea, prezio lehiakorrekin batera, CTV Ingeniería lehen lerroko enpresa bihurtzen duten bi ezaugarri dira. Gure bezeroak dira gure abalik onena eta gure berme nagusia.

Hemendik eskertzen dizuegu eskaintzen diguzuen konfiantza, enpresa sendoa eta etorkizunekoa izatea ahalbidetzen diguna.

Kontaktua

CTV Ingenieria

CTV Ingenieria Auzolan Kalea 2b 20305 Irun Gipuzkoa
Helbidea

Auzolan Kalea 2b

20303, Irun

GIPUZKOA

943. 12.21.23

info@ctvingenieria.com

HELBIDE ALTERNATIBOA

BURGOS

686. 92.03.49

burgos@ctvingenieria.com

SAre sozialak

Facebook

Linkedin